Article ID Journal Published Year Pages File Type
3472939 Gaceta Médica de Bilbao 2010 7 Pages PDF
Abstract
Sare itxurako lesio papular zuriak izatea ahoko patologian sarrien agertzen den lesioetako bat da. Klasikoki, lesio horien izen generikoa ahoko liken zapala da (ALZ). Mukosaren prozesu kroniko horrek sorburu ezezaguna du, eta jatorri immunologikoa dauka; gainera menopausiatik gertu dauden emakumeek izaten dute gehienetan. Entitate horren aurreminbizi izaera beti izan da eztabaida sortu duen gaia; batez ere, gehienetan, malignizazio tasak ez duelako ehuneko bat gainditzen. Gaur egun, zenbait lesiok, ahoko liken antzerako lesioak (ALL) deiturikoek, txarrerantz transformatzeko joera handiagoa dutela uste da. Horregatik, garrantzitsua da liken antzerako ahoko gaixotasunaren (LAG) aspektuak ezagutzea, alderdi guztietan. Artikulu honetan, ahoko gaixotasun arrunt eta eztabaidatu honen alderdi klinikopatologikoak eta pronostikoak eguneratuko eta aztertuko ditugu.
Related Topics
Health Sciences Medicine and Dentistry Medicine and Dentistry (General)
Authors
, , , , ,