Article ID Journal Published Year Pages File Type
3473012 Gaceta Médica de Bilbao 2007 5 Pages PDF
Abstract
Esperimentu-arloko eta klinikako froga ugarik jakinarazi dute gorputzeko zauri edo kalte batek Erdiko Sentiberatze (ES) izena hartzen duen kitzikagarritasun-areagotze egoera leheneragarri bat sortzen duela Erdiko Nerbio Sistemako (ENS) neuronetan. Egoera honen ezaugarriak zerak dira, berezko mina edo min iraunkorra, eskualde mingarrien hedapena, eta minaren kalitate-ezaugarrien aldaketak, barne besteak beste alodinia eta hiperalgesia. ENSko neuronetan leheneraezinak ere izan daitezkeen zenbait fisiologi eta anatomi aldaketen ondorioz bilakatzen da ES, eta aldaketok omen dira, zati batez bahintzat, gorputzean hartutako kaltea sendatzearen ondoren minak oraindik ere irautea eragiten dutenak. Egoera hauetan guztietan, minak berak egoera akutuan duen larritasuna omen da gakoetako bat, duela ala ez aldi bereko neuropatia. Esperimentu-arlotik kanpo ere, ES minaren patofisiologiaren mekanismo aipagarri bat da klinikako hainbat egoera arruntetan ere.
Related Topics
Health Sciences Medicine and Dentistry Medicine and Dentistry (General)
Authors
, , , ,