Article ID Journal Published Year Pages File Type
3473055 Gaceta Médica de Bilbao 2007 6 Pages PDF
Abstract
Sortzetiko tartso koalizioen eragina %1 ingurukoa da, eta oin plano zurrun mingarriaren kausarik arruntenetakoa dugu pediatrian. Barra Kalkaneoeskafoideoa (%50) eta zubi astragalokalkaneoa (%40) agertze modu arruntenak dira. Atzeraoina mugitzeko murrizpenak (batik bat inbertsio-ebertsioa), ekintzak egitean fusioaren lekuan izandako minak eta oinetakoen deformazioak entitate kliniko horren zantzuak izan daitezke. Diagnostiko erradiologikoa oinean eginiko proiekzio zeiharren eta albokoen bidez egin ohi da; zenbaitetan, ordea, OTa egin beharko dugu. Aukera terapeutikoen artean, tratamendu kirurgikoa da konponbide bakarra. Gaixo gazteei gantzaren edo txertaketa baten tartekatze erresekzio-artroplastia egin behar zaie, hankaren biomekanika mantentzeko eta epe luzera suerta daitezkeen artrodesi arazoak saihesteko. Artrodesi hirukoitza edo artrodesi subastragalina endekapen zantzuak dituzten gaixo helduei egingo zaie, askotariko fusio tartsianoen kasuetan edo erresekzio-artroplastiak porrota egin ondoren.
Related Topics
Health Sciences Medicine and Dentistry Medicine and Dentistry (General)
Authors
, , ,