Article ID Journal Published Year Pages File Type
3473079 Gaceta Médica de Bilbao 2007 5 Pages PDF
Abstract
Ikerketa honetan Pierre Martyren Sailkapen Psikosomatikoari dagozkion arrisku psikosomatikoko 7 item aztertu dira. Basurtoko (Bilbo) Ospitaleko Medikuntza Arlo batean ospitaleratuta dauden 92 gaixok parte hartu dute. Pierre Martyren Sailkapen Psikosomatikoa aplikatzeko beharrezkoa den historia patopsikobiografikoa egiteko asmoz, elkarrizketa egin zitzaien gaixo guztiei. 7 itemak aztertuta, estatistikoki desberdintasun aipagarriak aurkitu ziren gaixo onkologikoen eta bestelako patologiak dituzten gaixoen artean (p<0.05). Horrez gain, item horiek neoplasiak dituzten gaixoak eta bestelako gaixoak bereizten dituzte, horiei buruzko balorazio orokorra egiteko aukera ematen dute, eta prozesuaren igurkapenen gaineko argibideak ematen dizkigute.
Related Topics
Health Sciences Medicine and Dentistry Medicine and Dentistry (General)
Authors
, , , , , ,