Article ID | Journal | Published Year | Pages | File Type |
---|---|---|---|---|
3473122 | Gaceta Médica de Bilbao | 2006 | 11 Pages |
Abstract
Arteria-presioa aldatu egiten da egunean zehar. Arteria-hipertentsioaren kronoterapiak kontuan hartzen du aldakuntza zirkadiano hori; alegia, goizeko igoera, eta gaueko atsedenarekin gertatzen den jaitsiera, baita hipertentsioaren kontrako botikak hartzen diren une zirkadianoaren arabera ezaugarri farmakozinetikoetan eta farmakodinamikoetan gerta daitezkeen balizko aldakuntzak ere. Hipertentsioaren kontrako botikak hartzen diren orduaren araberako aldakuntzak ezagunak dira, bai zinetikari (kronozinetika) eragiten diotenak, bai eraginkortasun terapeutikoari eragiten diotenak ere (kronodinamika). Hala, giltzurrinetako gutxiegitasun kronikoa duten gaixoen arteria-presioaren aldakuntza-eredua normalizatzeko, Isradipino kaltzioantagonista arratsaldean eman behar zaie, eta ez goizean. Bestalde, dosia-erantzuna kurba eta Doxazosina GITS alfablokeatzailearen erantzun terapeutikoaren iraupena aldatu egiten dira botika hartzen den une zirkadianoaren arabera. Oheratzerakoan kaltzioaren kanalak blokeatzen dituen beste botikaren bat hartuz gero -adibidez Nifedipino GITS-, nabarmen murrizten dira ondorio sekundarioak eta areagotu egiten da hipertentsioaren kontrako eraginkortasuna, botika ohetik altxatzean hartzearekin alderatuta. Gainera, kronoterapiak erakutsi duenez, hipertentsio sendoa duten gaixoetan arteria-presioaren kontrola hobetu dezake, eta, aldi berean, era horretako gaixoetan nagusi den ez-dipper profila aldatzea dakar. Gaueko hipertentsioak, gaueko atseden orduetako arteria-presioaren % 10-20 jaitsieraren galera ezaugarri duenak (ez-dipper patroia), garuneko eta bihotzeko hodietako gorabeherak izateko arriskua areagotzen du. Hipertentsioaren kontrako kronoterapiak irtenbideak ematen ditu tratamendu indibidualizatuagoetan, gaixo bakoitzaren arteria-presioaren profil zirkadianoaren arabera, eta aurrerapen handiak ekar ditzake arteria-hipertentsioaren kontrola optimizatzeari begira eta hipertentsioa duen gaixoaren arrisku kardiobaskularra murrizteari begira.
Related Topics
Health Sciences
Medicine and Dentistry
Medicine and Dentistry (General)
Authors
Carlos Calvo, Ramón C. Hermida,