Article ID | Journal | Published Year | Pages | File Type |
---|---|---|---|---|
9296019 | Gaceta Médica de Bilbao | 2005 | 7 Pages |
Abstract
Ohiko tratamendu motek porrot eginez gero, gizentasun erigarriaren kirurgia da epe luzera egin daitekeen tratamendu bakarra. Gure esperientziaren datuak aurkeztuko ditugu: 556 ebakuntza egin dizkiegu 507 gaixori, 1996ko apiriletik gaur egunera arteko tartean. Gastroplastia bertikal eraztunduna oso teknika murriztailea zen hasiera batean, baina baztertu egin zuten; izan ere, pisu galera desegokia eta etengabeko gonbitoak zirela tarteko, gaixoen bizi-kalitatea benetan kaskarra zen. Ebakuntza egindako 80 gaixoetatik 40ri beste teknika bat egin behar izan zieten gerora. By-pass gastrikoa da guk aukeratu dugun teknika: Roux-en Yaren heldulekuen luzerak gizentasun mailara egokitzen dira. Kirurgia primario honekin dagoeneko 234 ebakuntza egin dira gaixoari ebakia eginez, eta ¿186?, laparoskopia bitartez. Kirurgia mota honetan, heriotza tasa % 0,5ekoa da, eta ebakuntza osteko arazoak, berriz, ¿% 5,5?ekoak dira: odoljarioa ¿(% 4,8)? eta dehiszentzia anastomotikoa (% 1,7). Epe luzera, laparoskopiari esker, sabel-etenak % 31tik % 0,5era murriztu dira. Batez bestean galtzen den gainkarga, berriz, % 71koa da. Gaixoen % 79k gainkargaren % 50 baino gehiago galtzen dute, eta “arrakasta irizpidetzat” jotzen da hori. Horrenbestez, bizi-kalitatea eta gizentasunarekin lotutako bestelako erikortasuna nabarmen hobetu dira.
Keywords
Related Topics
Health Sciences
Medicine and Dentistry
Medicine and Dentistry (General)
Authors
I. DÃez-del-Val, C. MartÃnez-Blázquez, V. Sierra-Esteban, J.M. Vitores-López, J. Valencia-Cortejoso,